Laura Perez Borinaga (EAJ) izango da Lurralde Orekako eta Lurralde Antolamenduko foru diputatu berria, aldundiak gaur ezagutzera eman duenez. Kargu hartze ofiziala astelehenean egingo dute, foru jauregian. Orain arte sail horretako diputatu izan den Anartz Gorrotxategik uko egin dio karguari, eta Eusko Jaurlaritzara joango da, Amaia Barredoren Nekazaritza sailera.
Zuzenbidean lizentziaduna, zortzi urtez Bastidako alkate izan da Perez Borinaga, eta legebiltzarkidea izan da ere. Azken hilabeteotan Lurralde Orekako eta Lurralde Antolamenduko zuzendari lanetan ibili da.
Ramiro Gonzalez ahaldun nagusiak Gorrotxategik karguan egindako lana goraipatu du. Gonzalezen esanetan, Gorrotxategik lurralde kohesioan eta orekan "gogor lan egin du" eta "lurraldearen ezagutza sakonetik eta landa garapena Arabaren etorkizunerako eta oparotasunerako funtsezko elementua dela sinetsita" egon dela dio. Perez Borinagari dagokionez, Gonzalezek nabarmendu du "udal esparruan duen esperientzia zabala", eta sailean orain arte egindako lana "funtsezkoa" izan dela adierazi du.