⛅ EGURALDIA

Baretuko da

Erredakzioa 2024ko urr. 10a, 08:29

Atzoko haizeteen ondoren, egoerak onera egingo duelakoan dago Euskalmet. Oro har, zeru hodeitsuak izango ditugu, eta euria ere ager daiteke.

Zeru hodeitsuek segida izango dute gaur, eta, noizean behin, euri txikia egin dezake. Mendebaldeko edo ipar-mendebaldeko haize ahul-bizia izango dugu, eta, informazio hau argitaratzean bederen (08:30), Euskalmetek ez du aparteko abisurik eman gaurkorako. Tenperaturei dagokienez, dezenteko jaitsiera nabarituko da, eguneko tartea Gasteizen 8 eta 18 gradu artean egongo baita.

Ostiralean, goizean lainoak ikusi ahal izango ditugu, eta goizean zerua partez hodeituta egongo da. Arratsaldean hodeiak ugaritzen joango dira, zaparradaren bat botatzeko aukerekin. Haize ahul-bizia izango dugu, hegoaldetik. Tenperaturetan ez da aldaketarik espero, eta bezperaren antzera ibiliko dira, 7 graduan hasi eta, gehienez, 18 gradura iristeraino.

Bideoa: IÑAKI CARRETERO

Haizete indartsuek atzo hainbat arazo eragin zituzten, besteak beste, Gasteizen. Argazkiak: JASOTA

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago