Ordu batzuez aurreko egunetako giro goibela atzean utzi eta goi eguzkitsua izango dugu. Alabaina, argitasunak ez du luze iraungo, arratsaldean berriz ere hodeiak ugarituko direlako, eta euria egiteko aukerak egongo dira ere. Eolok azken egunotako joerari eutsiko dio, hego-mendebaldetik ufa eginez, bolada gogorrekin. Tenperaturak antzera ibiliko dira, 21 eta 20 gradu ingururekin, hiriburuan.
Asteazkenean zerua hodeitsu mantenduko da, noizean behin euria egiteko aukerekin. Udazkenean ondo sartuta gauden seinale, haizeak bolada gogorrekin jarraituko du, hegoaldetik. Zenbaitetan, oso gogorrak izan daitezke, bereziki eguerdian eta arratsaldean. Hori dela eta, Euskalmetek alerta laranja ezarri du. Tenperatura maximoek gora egingo dute, eguneko tartea 9 eta 23 gradu artean geratuko baita.