Gaur ere zerua oso hodeitsu egongo da, eta zaparradak botako ditu; zenbaitetan, trumoitsuak izan daitezke horiek, Euskalmetek EAE osorako atzo arratsaldean egindako azken iragarpenarekin fidatuz gero. Haizeak hegoaldetik joko du, bolada gogorrekin. Tenperaturei dagokienez, 12 eta 21 gradu arteko aldea izango dugu.
Bihar, lanbroa agertuko da goizean, eta egunaren hasieran zerua hodei gutxirekin egongo omen da. Arratsalderako, ostera, berriro ere hodeiak ugarituko dira, eta oso hodeitsu geratuko da. Eolok hego osagaian finkatuta segiko du, eta oso bolada gogorrak izango ditu, bereziki gau partean. Tenperaturak antzera ibiliko dira, eguneko alde termikoa 11 eta 20 gradu artekoa izango baita.