Lainoekin hasiko da eguna, baina, ondoren, giro eguzkitsua gailenduko da. Eolok iparretik egingo du ufa, eta batez ere arratsaldean bolada gogorrak izan ditzake. Tenperaturetan, momentuz, ez da aldaketa askorik igarriko, eguneko tartea hiriburuan 7 eta 18 gradu artean egongo baita.
Asteburuan, zerua tarteka hodeitsu egongo da, erdi eta goi mailako hodeiekin, bai larunbatean zein igandean. Euskalmetek ez, baina AEMETek euria iragarri du igandearen bigarren parterako. Hego osagaiko haizea izango da nagusi, zenbait bolada gogorrekin. Tenperaturek dezente egingo dute gora, batez ere igandean. Hurrenez hurren, hiribururako 6 / 24 eta 15 / 25 gradu arteko aldeak iragarri dituzte.