Hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira gaurkoan. Batez ere goizean euria egin dezake, baina, egunak aurrera egin ahala, ostarteak zabalduko dira. Iparretik joko du haizeak, ahul-bizi, baina arratsaldearekin batera baretuko da. Bezperaren aldean, tenperatura baxuagoak izango ditugu: Gasteizen 8 graduan hasi eta 18 gradura igoko dira.
Ostiralean, laino batzuk ager daitezke goizean goiz, eta, ostegunean bezala, hodeiak eta ostarteak izango ditugu. Haizea ipar osagaian mantenduko da, eta arratsaldean bolada gogorrak izan ditzake. Termometroetan ez da aldaketarik egongo, eguneko alde termikoa bere horretan geratuko baita, 8 eta 18 gradu artean.