Asteartearen bidetik joko du asteazkenak, zerua hodeiez estalita, eta, bereziki egunaren bigarren partean, euria egiteko aukerekin. Leku askotan euria etengabe eta barra-barra egingo duela aurreratu du Euskalmetek. Haize aldakorra izango dugu. Tenperaturetan igarriko da aldaketa handiena, maximoak dezente jaitsiko direlako bezperaren aldean: Gasteizen 12 eta 19 gradu arteko aldea espero da.
Ostegunean, giroak zertxobait hobera egingo du, hodeiak eta ostarteak izango ditugulako. Haizeak batez ere iparretik ufa egingo du, eta arratsaldean bolada gogorrak izango ditu. Oraingoan, minimoetan nabarituko da jaitsiera handiena, galinstanoa 7 eta 9 gradu artean ibiliko baita.