Atzo arratsaldean hasitako norabidean abiatuko da asteartea, zeru hodeitsuak izango ditugulako, eta arratsaldean zaparradak botako dituelako. Are, baliteke horiek ekaitz modura izatea ere. Haizea hego-mendebaldekoa izango da, baina arratsaldean ipar osagaian finkatuko da. Tenperaturei dagokienez, maximoek dezente egingo dute gora, eguneko tartea 11 graduan hasi eta 26 gradura igoko baita.
Asteazkenean, zerua estalita mantenduko da, bai eta euria ere, bereziki eguerditik aurrera. Ipar haizea izango dugu goizean, baina gero egoera baretuko da. Beste behin, aldaketa etorriko da termometroetara, maximoak asko jaitsiko direlako: 12 eta 19 gradu arteko aldea izango dute Gasteizen.