Zenbait lekutan eguna lainoekin hasiko da, baina gero zerua hodei gutxirekin geratuko da. Norabide aldakorreko haize ahula izango dugu: goizean hego osagaia nagusi izango bada ere, arratsaldetik aurrera ipar osagaian ariko da. 10 eta 25 gradu arteko tenperaturak espero dira Gasteizen.
Astearteak, ordea, bestelako itxura hartuko du, eguerditik aurrera hodeiak ugarituko direlako, oso hodeitsu geratu arte. Une horretatik aurrera euria egingo duelako ideian bat datoz bai Euskalmet zein AEMET. Goizeko hego haizeak mendebaldeko osagairantz joko du arratsaldean, ahul-bizi, eta bolada gogorrak izango ditu haizeguneetan. Aldaketak ez du eragingo termometroan, eguneko alde termikoa 11 eta 25 gradu artekoa izango baita.