Zilarrezko Maskorra irabazi du Patricia Lopez Arnaizek

Erredakzioa 2024ko ira. 29a, 10:35

Zilarrezko Maskorra jaso du Lopez Arnaizek. Argazkia: Zinemaldia

Pilar Palomeroren 'Los destellos' pelikulan egindako lana txalotu du epaimahaiak.

Ane pelikulan egindako lanagatik jasotako Goya eta beste hainbat sariren ostean, Donostiako Zinemaldiaren eskutik etorri da oraingoan aitortza. Patricia Lopez Arnaizek Los destellos pelikulan egindako aktore lana saritu du epaimahaiak Zilarrezko Maskorrarekin. 

Pilar Palomero zuzendariaren lana txalotu du aktore arabarrak eta hari eskainiko dio Leila Guerriero kazetariaren eskutik jasota saria. "Pertsonaian ikusten dena elkarrekin egindako lanaren ondorioa da, haren eskutik joan naiz erabateko konfiantzarekin. Aktore zuzendari bikaina da eta bere lana nabarmendu nahi dut".

72. Zinemaldiak, gainera, Albert Serra zuzendari katalaren Tardes de soledad saritu du Urrezko Maskorrarekin, Andres Roca toreatzailea protagonista duen dokumentala. Zuzendari onenaren saria, berriz, ex aequo jaso dute Laura Carreirak (On Falling) eta Pedro Martin Calerok (El Llanto).

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago