Aldaketarik ez zerumugan: gaur zerua tarteka hodeitsu egungo da, eta noizean behin zaparradaren bat bota dezakeela dio Euskalmetek. Abisu horia alde batera utzita ere, mendebaldeko haizeak gogor joko du zenbaitetan. Tenperaturetan, jaitsiera dezente igarriko da, eguneko tartea Gasteizen 8 eta 17 gradu artean mugituko baita.
Egoera antzekoa izango da asteburuan ere: larunbat goizean egongo da euri egiteko arrisku gehien, baina arratsaldean ostarte batzuk zabalduko dira. Tenperaturak nahiko baxu mantenduko dira aurreko egunekiko, 7 eta 16 gradu arteko alde termikoan. Igandean, goizean lanbroa izan dezakegu, eta hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira. AEMETen arabera, ez du euririk egingo igande osoan, eta Eguzkiaren lana igarriko da tenperaturetan: 5 graduan hasi eta 24 graduraino iritsiko dira.