⛅ EGURALDIA

Bolada gogorrekin batera, euria aukeran

Erredakzioa 2024ko ira. 26a, 09:30

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Haizeteez gain, hodeiak mantenduko dira, eta zaparradak botatzeko arriskua ere badago.

Haize indartsuek segida izango dute gaur, eta, gutxienez 10:00ak arte, abisu horia mantendu du Euskalmetek: haizeguneetan hego-mendebaldeko haize boladek 100 km/h-ko abiadura gaindi dezakete, eta 80 km/h-koa haizegune izan ohi ez direnetan. Gainerakoan, zeruak oso hodeitsu jarraituko du, eta bereziki egunaren erdiko orduetan zaparradak bota ditzake. Tenperaturei dagokienez, sargoria mantenduko da, 12 graduan hasi eta 24 gradura iritsiko baitira hiriburuan.

Gauean izandako haize indartsuek lehen ondorioak eragin dituzte. Argazkia: ANAKOZ AMENABAR /ALEA

Bihar ere zerua tarteka hodeitsu egongo da, eta euria egiteko aukerak bere horretan jarraituko du. Mendebaldeko haizea joko du, bizi, eta bolada gogorrak ere izan ahalko ditu. Tenperatura maximoak nabarmen jaitsiko dira, eguneko alde termikoa 9 eta 18 gradu artean kokatuko baita.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago