Asteazken honetan zerua oso hodeitsu egongo da, baina gauetik aurrera Eolo izango da protagonismoa hartuko duena, haizeguneetan, hego-mendebaldeko haizeak 100 km/h-ra arteko boladak izan ditzakeelako. Haizearekin batera euria etor daiteke ere, giroa are gehiago nahasiz. Gasteizen 13 eta 26 gradu arteko tenperatura izango dute.
Giro hodeitsuak segida izango du ostegunean. Zaparradak bota ditzake, eta haizeak bolada oso gogorrak izango dituela iragarri dute meteorologoek; hego-mendebaldetik jarraituko du ufa egiten. Tenperaturak berriz ere beheranzko joeran sartuko dira, 11 eta 23 gradu arteko aldearekin.