⛅ EGURALDIA

Aprobetxatu goiza

Erredakzioa 2024ko irailaren 24a

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Eguraldi eguzkitsuari eutsiko dio egunaren lehen partean, baina arratsaldetik aurrera eta biharko egun osoan giro hodeitsua geratuko da.

Gaur goizean giro eguzkitsua mantenduko da, baina egoera ez da asko luzatuko, arratsaldearekin batera hodeiak ugarituz joango direlako. Haizeak hego-mendebaldetik joko du. Tenperaturei dagokienez, ez da demaseko aldaketarik espero, eguneko alde termikoa hiriburuan 11 eta 22 gradu artekoa izango baita.

Astearte arratsaldean hasitako bideak bere horretan jarraituko du asteazken osoan, zerua oso hodeitsu egongo delako, erdi eta goi mailako hodeiekin. Haizea ere berdintsu ariko da, hego-mendebaldetik, eta bolada gogorrak izango ditu. Arratsalde edo gau partean euria egin dezakeelako ideian bat datoz bai Euskalmet zein AEMET. Goibelago egon arren, maximoak are gehiago igoko dira, sargorirako tartea utzita: 12 eta 25 gradu arteko aldea egongo da.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago