⛅ EGURALDIA

Iritsi da udazkena, Alfredito

Erredakzioa 2024ko ira. 23a, 08:34

Asteburuko euriteen ondoren, eguraldiak menia emango du, arratsaldean berriz ere euri txikia egin badezake ere.

Hodeiak eta ostarteak izango ditugu astelehen honetan. Eolo iparretik ariko da, eta arratsaldean bolada gogorrak izango dituela aurreratu du Euskalmetek. AEMETen arabera, arratsaldean euri txikia egin dezake. Tenperaturei dagokienez, aldaketa gutxi egongo dira: 9 eta 21 gradu arteko aldea izango dute Gasteizen.

Astearte goizean giro eguzkitsua izango dugu, baina arratsaldetik aurrera hodeiak pilatuko dira berriro. Haizeak hego-mendebaldetik egingo du ufa. Alde termikoa ia-ia berdinetan egongo da hiriburuan, 9 graduan hasi eta 22 graduraino.

Bideoa: TONI LA SAL TXIKI (ANTTON BASTERO)

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago