Zeru hodeitsuak eta zaparradak izango ditugu gaur. Batez ere arratsaldean izaera trumoitsua hartu ahal dute euriek. Haizea ahul-bizi ariko da, hego-ekialdetik, eta, azken egunotako joerari jarraiki, zenbaitetan bolada gogorrak izango ditu. Tenperaturak 13 eta 23 gradu artekoak izango dira hiriburuan.
Egoera antzera mantenduko da asteburu osoan. Oro har, zeru hodeitsuak eta izaera trumoitsua izan dezaketen zaparradak espero dira bi egunetan. Igande gauean, ordea, atertzera egin dezakeela dio Euskalmetek. Tenperaturetan ez da aldaketa handiegirik espero, igandea zertxobait freskoagoa izango den arren. Hurrenez hurren, larunbat eta igandean 14/22 eta 10/20 gradu arteko aldeak espero dira