Arabako musikari gazteen talentua sustatu asmoz, Gazte Talent musika lehiaketa antolatu dute aurten ere, hamargarren aldiz. 14 eta 35 urte arteko musikariei zuzenduta dago deialdia, eta azaroaren 19ra arte egongo da zabalik epea.
Bakarlari edo musika talde gisa aurkezteko aukera dago, eta adinaren araberako bi kategoria egongo dira, 24 urteak artekoena eta 25etik gorakoena. Musika taldeen kasuan, taldekideen %25ak eduki ditzake 35 eta 40 urte artean.
Parte hartzeko beren lanaren grabazioren bat aurkezu beharko dute musikariek, eta horren arabera erabakiko dute antolatzaileek nor pasako den Jimmy Jazzeko zuzeneko kontzertuen fasera, abenduaren 3an eta 4an izango dena. Zuzenekoetara publikoa hurbildu ahal izango da musikariak entzutera, eta epaimahaiaz gain beste entzuleek ere eman ahal izango dute boza.
Sariak
Finalista guztien 200 euroko saria jasoko dute, zuzenekoan parte hartzearen truke, eta irabazleek 1.000 euro jasoko dituzte, kategoria bakoitzean. Bestalde, kontzertuak emateko zenbait plaza ere eskainiko zaizkie. Euskarazko talde edo bakarlari onenak eta emakumeen ordezkaritza handiena duenak aitortza berezia jasoko dute. Talde edo bakarlari bat ere aukeratuko du epaimahaiak, Jimmy Jazzen egonaldia egin dezan, bere prestakuntzan sakontzeko.
Gaztetalent@gmail.com helbidera idatzi beharra dago izen emateko, gaian 'Gazte Talent 2024' idatzita, taldearen edo bakarlariaren izenarekin batera. Jimmy Jazzen edo gazteentzako informazio bulegoan ere eman daiteke izena. Hemen topa daiteke informazio gehiago.