⛅ EGURALDIA

Haize indartsua, eta bustitzeko aukera

Erredakzioa 2024ko ira. 19a, 08:37

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Antzeko agertokia izango dugu datozen bi egunotan: hodeiak pilatuko dira, batez ere arratsaldez, eta euria bota ahalko dute.

Hodeitsu geratuko da osteguna, batez ere egunaren bigarren zatian. Are, arratsaldean eta gauean euria egin dezake, zaparrada txiki edo ertain modura. Hego-ekialdeko haizea zenbaitetan zakar ariko da, batez ere goizean. 11 eta 25 gradu arteko alde termikoa espero da hiriburuan.

Ostiralean ere eskema errepikatuko da, zerua tarteka hodeitsu egongo baita, eta hodeiak ugarituko direlako bigarren zatian. Batez ere arratsaldean zaparradak bota ditzake, eta izaera trumoitsua hartu dezakete, gainera. Eolo bere horretan mantenduko da, eta bolada gogorrak izan ditzake, hego-ekialdetik ufa eginez. Tenperatura minimoek zertxobait gora egingo dute, 13 eta 24 gradu arteko aldea izango dugulako.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago