- ERREPORTAJEA. Katea eten gabe, aurrera begira. Kirolean eta ondare kultural eta naturalaren zabalpenean lan eskerga egin du azken 75 urteetan Manuel Iradier txangolari elkarteak. Bizirauteko gakoak izan dira berritzeko gogoa eta garai berrietara egokitzeko gaitasuna, lan boluntarioarekin batera. Gaur, korrikalariak eta dantza taldea dira elkartearen bihotza.
- PROTAGONISTA. Antton Telleria, komikoa. "Erreakzionarioa da esatea gaur egun ezin dela ezertaz hitz egin". Bigarren bakarrizketa luzea aurkeztuko du Antton Telleriak (Tolosa, 1993) Gasteizen irailaren 27an, Ni ni ni. Umorezko bakarrizketen formatua zabaltzeko lanean dabil, beste hainbatekin batera. umoregintzaz eta euskal eszenaren loraldiaz aritu zaigu hizketan.
- IRUDITAN. Euskal klasikoek beren bidea egin dute Gasteizen.
- MUGIKORTASUNA. %75ek bizikleta dute Gasteizen. IGI Gasteizko Ingurumen Gaietarako Ikastegiak emandako datuen arabera, batez ere 29 urtez azpiko gizonezkoek erabiltzen dute bizikleta. Udala ikerketaz baliatuko da "estrategiak lerrokatzeko".
- ELKARTASUNA. "Otordu duin bat" ematea helburu. Lesbosko kanpalekuetan dauden iheslarientzako janariak prestatzen jarraitu ahal izateko, arroz bilketa antolatu du Arabako Errioxako udalerri guztietan Zaporeak gobernuz kanpoko erakundeak.
- EKONOMIA. 123 milioi litro ardo gutxiago. 2024an munduan %5,4 jaitsi da edari alkoholdunaren ekoizpena, eta %6,4 bere balioa, Amaia Barredo Nekazaritza sailburuak Moredan ospatutako Mahats Bilketaren jaian ezagutzera eman duenez.
- PALEONTOLOGIA. Kretazeoko testigantza agerian. Iruña Okan amonite erraldoi baten fosila aurkitu dute, eta zaharberritzen ari dira orain, Arabako Natur Zientzien Museoan paratzeko. Duela 87 milioi urte bizi izan zen fosila utzi zuen animalia.
- IRITZIA. Hasier Arraiz, Mati Iturralde, Igor Muñoz eta Iñaki Carretero.
Aste honetako
EUSKARAREN AGENDA + ZOZKETAK
Irailaren 20tik 26ra