⛅ EGURALDIA

Goxo eta epel

Erredakzioa 2024ko ira. 18a, 08:38

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Hodeiak eta ostarteak izango ditugu, eta bihar arratsaldetik aurrera euria egin dezake. Tenperaturek goraka segituko dute.

Lainoak ager daitezke lehen orduetan. Ondoren, zerua hodeitsu geratuko dela dio Euskalmetek, Arabako hegoaldean ostarte zabalak dauden arren. Are, euri txikia egin dezakeela diote meteorologoek. AEMETen arabera, ordea, euria egiteko probabilitatea %0 da. Iparretik joko do Eolok, bolada gogor batzuekin. Tenperaturetan, bero pixka bat berreskuratuko dugu, eguneko tartea Gasteizen 9 eta 22 gradu artekoa izango baita.

Bihar bi agentziak bat datoz batez ere arratsaldean euria egin ahalko duelako ideian. Oro har, zerua tarteka hodeitsu egongo da ostegun osoan, eta hego-ekialdeko haizea izango dugu; Eolok zenbaitetan bolada gogorrak edo oso gogorrak izan ditzake. Tenperaturek goranzkoan jarraituko dute, 11 eta 25 gradu artean kokatuz.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago