⛅ EGURALDIA

Goranzko tenperaturak

Erredakzioa 2024ko ira. 17a, 08:30

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Partez hodeituta esnatuko zaigu asteartea, eta arratsaldean hodei horiek are gehiago trinkotuko dira. Tenperaturek gorago egingo dute.

Lainoak agertuko dira goizean, baina horiek altxatzean, eguna ez da guztiz garbi geratuko; kontrara, hodei batzuk izango ditugu, goiza nahiko garbi mantenduko den arren. Egunak aurrera joan ahala, ordea, iluntzera joko du. AEMETen arabera, arratsalderako zerua estalita geratuko da. Eolok ipar osagaian finkatuta mantenduko da, ahul-bizi, eta arratsaldean bolada gogorrak izan ditzake. Tenperaturen tartea Gasteizen 10 eta 19 gradu artean ibiliko da.

Bihar hodei horiek mantenduko dira, zerua tarteka hodeitsu egongo baita, eta euri txikiren bat ere bota lezake. Norabide aldakorreko haize ahula egongo da goizean, eta arratsaldean indar gehiagoz ariko da, hego-ekialdetik. Tenperaturek pixka bat gorago egingo dute, batez ere maximoetan: 11 graduan hasi eta 23 gradura igoko da galinstanoa.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago