⛅ EGURALDIA

Izpiak geratuko dira

Erredakzioa 2024ko ira. 16a, 08:29

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Giro eguzkitsua izango dugu datozen orduetan, baina astearte arratsaldetik aurrera hodeiak pilatzen joango dira.

Behin goizean goizeko lanbroak altxatuta, giro eguzkitsua gailenduko da, goi hodei batzuez zipriztinduta. Haizeak mendebaldetik joko du, baina arratsaldean ipar osagaia hartuko du, eta orduan indartsuago ariko da. Goizean goiz eta gauean fresko jarraituko du, eguneko alde termikoa hiriburuan 7 eta 20 gradu artekoa izango baita.

Antzeko giroa izango dugu astearte goizean. Lainoak sor daitezke goizean, baina ondoren zerua hodei gutxirekin geratuko da. Arratsalderako, baina, badirudi hodei gehiago izango ditugula. Ipar-ekialdeko haizea ahul-bizia ariko da egun osoan. Termometroari dagokionez, minimoak dezente igoko dira, eguneko aldea 10 eta 19 gradu artean kokatuko delarik.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago