⛅ EGURALDIA

Eguzkitsu, baina fresko

Erredakzioa 2024ko ira. 13a, 08:33

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Gaur goizean hodeiak izango ditugu, bai era euri pixka bat egiteko arriskua ere. Asteburuan, berriz, Lorenzo gailenduko da. 

Ostirala hodeiekin hasiko da, eta euria ere egin lezake, baina egunak aurrera egin ahala ostarteak zabalduko dira, eta arratsalderako hodei gutxi geratuko dira zeruan. Ipar osagaiko haizea izango dugu, bolada gogorrekin. Tenperatura minimoak dezente jaitsiko dira, eguneko tartea hiriburuan 7 eta 16 gradu artean geratuko delarik.

Asteburuan giro eguzkitsua geratuko da, larunbataren hasieran goiz lanbro batzuk agertuko diren arren. Haizeak bolada gogorrak izango ditu. Eguzkia nagusi izanda ere, hotza izango dugu. Izan ere, bai larunbatean zein igandean eguneko alde termikoa 6 eta 20 gradu artekoa izango da Gasteizen.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago