Azken egunotako joera mantenduko da gaurkoan. Batez ere goizean giro goibel eta euritsuarekin jarraituko dugu, baina arratsaldean atertzera joko du, ostarteak irabazita. AEMETen arabera, ordea, oso hodeitsu mantenduko da, euria egiteko aukerekin. Ezein gauza dela, arratsaldean haizeak gogorrago joko du, gehienetan ipar-mendebaldetik. Tenperaturak beheranzko joeran mantenduko dira, eguneko alde termikoa hiriburuan 9 eta 17 gradu artean kokatuz.
Biharko, antzeko agertokia marraztu dute: goizean zerua hodeitsu egongo da, eta euria izan dezakegu, baina apurka-apurka ostarteak zabalduko dira. Haizea ipar osagaian mantenduko da, bolada gogorrekin. Hotza gehiago nabarituko da, minimoak dezente jaitsiko baitira: 6 eta 17 gradu arteko aldea espero da.