AURRERAPENA

Osasun mentala eta Elena Martinez de Madina, aste honetako ALEAn

Erredakzioa 2024ko ira. 12a, 10:00

ALEAren 424. zenbakian, La Porvenir sareak eromenari buruz duen ikuspuntua, Elena Martinez de Madina filologoa, AHTa, Solariaren kontrako pankartak, Sobron inguruko proiektuak, Izaskun Arrue Kulturgunearen programazioa, Jose Miguel Lopez de Lapuente Arabako Astronomia Elkarteko kidea, eta beste gai ugari.

  • ERREPORTAJEA. Eromena eraldatuz, dena aldatzeko. Zer da eromena? Zer osasun mentala? Zer egin beharko genuke norbait ondo ez dagoenean? La Porvenir sarea eromenari buruz dugun ulerkera irauli nahian dabil. Arazo indibidualik ez dagoela argudiatuta, ikuspegi berritzailea dute, erotzat jotzen ditugunen eta ez ditugunen arteko tartea lausotzeko.
  • PROTAGONISTA. Elena Martinez de Madina, filologoa eta ikerlaria: "Gizon batek jasoko ez lituzkeen 'aholkuak' jaso ditut nire lanean". Ia hiru hamarkada eman ditu Elena Martinez de Madinak, berak gogoratu moduan, "ahaztutako izenei hautsa kentzen", Gasteizko onomastika eta toponimian murgilduta, ondarea berreskuratu eta zabaltzeko lanean. Hain zuzen, ikerlariak egindako ibilbidea nabarmendu du aurten Urrezko Zeledon sariak.
  • GUTUNA. 'Venezuela: demokraziatik haragoko kontua'.
  • IRUDITAN: Olarizu. Mugarriak eta babarrunak, funtsean.
  • GIZARTEA. AHTaren lotunea, Madrilera begira. AHTaren Nafarroako lotunea Gasteiztik edo Ezkio-Itsasotik joan behar den erabakitzeko ministerioaren txosten teknikoak 2025eko lehen seihilekoan espero dira. Bitartean, polemika dago aldundien artean.
  • GIZARTEA. Protestatzeko eskubide eske. Aldundiak errekerimenduak bidali dizkie Gorbeialdeko hainbat bizilaguni etxeetako balkoietan jarritako solariaren kontrako afitxak kentzeko. "Bidegabekeria" salatu du Gorbeialdea Defendatuz taldeak.
  • GIZARTEA. Sobrongo erreskatea, gertu. Ebro ibaian korridore berde bat eta pasealeku bat eraikitzea, urak eramandako Zubi Zurian begiratoki bat kokatzea, eta bainuetxearen
    ontziralekua berreskuratzea aurreikusi du Lantarongo Udalak.
  • KULTURA. Lehen denboraldia, martxan. Udazkenerako proposamenak aurkeztu ditu IAK Izaskun Arrue Kulturguneak. Askotariko publikoa hurbildu nahi dute euskal kulturara, kontzertu, antzezlan, ikuskizun, ikastaro, tailer eta lehiaketekin.
  • ZIENTZIA. Jose Miguel Lopez de Lapuente, Arabako Astronomia Elkarteko kidea: "Asteroideak desbideratzeko teknologia urria da momentuz". Eguzki Sistemaren osaketaren ondoren geratu ziren jatorrizko adreiluak dira asteroideak, eta, hori dela eta, zientzialarien interesa pizten dute. Objektu horien arriskuez eta aukerez mintzatu da Lopez de Lapuente.
  • IRITZIA. Txema Ramirez de la Piscina, Irati Iciar eta Unai Gaztelumendi.

.

Aste honetako
EUSKARAREN AGENDAZOZKETAK
Irailaren 13tik 19ra

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago