⛅ EGURALDIA

Goibeltzera joko du

Erredakzioa 2024ko ira. 11a, 08:30

Hodeiak eta euria nagusituko dira, batez ere arratsaldetik aurrera. Ostegunean giro goibelak segida izango du.

Atzoko ostarteen ondoren, beste behin hodeiak nagusituko zaizkigu, era zerua oso hodeitsu geratuko da. Bereziki arratsaldean eta gauean euria egin dezake. Haizea ipar osagaian finkatuta mantenduko da, eta arratsalde parteko euriarekin batera bolada gogorrak izango ditu. Gasteizen termometroa 11 eta 20 gradu artean egongo da.

Biharko, gainera, giro goibel eta euritsua izango dugula aurreratu du Euskalmetek, batez ere goizean. Arratsaldean atertu egingo omen du, eta ostarteak zabalduko dira. AEMETen arabera, ordea, egoerak ez du hobera egingo, eta euria mantenduko da. Ipar-mendebaldeko haizea izango da nagusi, bolada gogorrak izango dituena. Euriak eta haizeak isla izango dute tenperaturetan, behera egingo baitute: minimoa 10 graduan egongo da, eta 17 graduraino baino ez da igoko hiriburuan.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago