⛅ EGURALDIA

Ostarteak, baina estaltzeko bidean

Erredakzioa 2024ko ira. 10a, 08:24

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Gaur hodeiak eta ostarteak izango ditugu, baina bihar estaliago egongo da ortzia, euria egiteko aukera gehiagorekin.

Aspaldiko partez, goizean goiz lainoak agertu daitezke zenbait puntutan. Horiek altxatu eta gero, hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira. Iparretik joko du haizeak, eta batez ere arratsaldean bolada gogorrak izango ditu. Tenperaturei dagokienez, Gasteizen 11 eta 20 gradu arteko aldea izango dute.

Bihar, berriz, estaltzera joko du, eta azken orduetan bereziki euria egin dezake. Haizeak iparretik egingo du ufa, eta arratsaldean eta gauean bolada gogorrak izan ditzake. Tenperaturetan ez da aldaketarik egongo, 11 eta 20 gradu artean mantenduko baitira.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago