⛅ EGURALDIA

Izatekotan, euri arina

Erredakzioa 2024ko irailaren 9a

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Hodeiak eta ostarteak izango ditugu datozen bi egunetan, eta baliteke noizean behin euri pixka bat egitea.

Hegoalde partean ez ezik, oro har, zerua hodeitsua egongo da, bereziki eguerditik aurrera. Arratsaldean zehar noizean behin euri txikia egin dezakeela dio Euskalmetek. Eolo mendebaldetik ariko da, ahul bizi. Tenperaturen tartea 9 eta 22 gradu artekoa izango da Gasteizen.

Kontrako norabidea hartuko du astearteak, orduan oso hodeitsu esnatuko baita eguna, eta euri pixka bat ere egin dezakeelako; baina egunaren bigarren zatian, berriz, hodeiek berriz ere gutxitzera egingo dute. Haizearen osagai nagusia ipar-mendebaldekoa izango da, ahul-bizi joko duelarik. Termometroetan ez da aldaketa askorik igarriko, eguneko alde termikoa 11 eta 21 gradu artean kokatuko baita.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago