Ostiralak ez du ezustekorik ekarriko eguraldiari dagokionez, azken egunotako joerari eutsiko diolako: zerua oso hodeitsu edo estalita egongo da, eta zaparradak izango dira. Arratsaldean partez hodeituta geratuko da, eta atertzera egin dezake. Haizeak iparretik joko du gehienetan, ahul. Tenperaturen tartea 11 eta 22 gradu artekoa izango da hiriburuan.
Mantenduko den arren, asteburuan euria egiteko probabilitatea txikiagoa izango da. Larunbatean egongo da horretarako aukera gehien. Goizetan lainoak agertuko dira, eta, bai larunbat zein igandean, zerua tarteka hodeitsu egongo da. Tenperaturak antzera geratuko dira: larunbatean 10 eta 23 gradu artekoa; igandean, berriz, 8 eta 23 gradu artean ibiliko dira.