Ezustekorik ez gaurkorako, atzo eta herenegun bezala zerua hodeitsu mantenduko delako, eta noizean behin zaparrada txikiak egingo dituelako. Arratsalde partean, ordea, atertzera egingo duela dio Euskalmetek. Haizearen norabidean ere ez da aldaketarik espero, iparretik joko baitu, ahul-bizi, eta bolada gogor batzuekin. Tenperaturak 11 eta 18 gradu artean egongo dira Gasteizen.
Antzekoa izango da bihar marraztuko den agertokia: zeru hodeitsuak eta zaparradak izango ditugu, bereziki goizean, bigarrenean hobera egingo duelarik. Haizea bezperan baino ahulago ariko da, ipar osagaiarekin. Tenperaturak 10 eta 20 gradu artean ibiliko dira.