Vueltako Arabako etapak trabak sortuko ditu ostegunean

Erredakzioa 2024ko ira. 3a, 10:56

Laurehundik gora ertzainek zainduko dute Vueltako etapa. Argazkia: @ertzaintzaEJGV

Gasteizen hasi eta Maeztun amaituko da 18. etapa. Irteera neutralizatua 13:05ean izango da, Mendizabalatik.

Gasteizen hasi eta Maeztun amaituko da Vueltako 18. etapa. Gasteiztik aterako dira txirrindulariak, eta bi geldialdi egingo dituzte: bata Bastidan, 13:30ean, eta bestea Guardian, 14:30ean. Maeztura 16:00ak aldera iritsiko dira.

Irteera neutralizatua 13:05ean izango da, Mendizabalean. Kale hauek zeharkatuko ditu: Lasarteko Atea, Elvira Zulueta, Gaztelako Atea, Ramon y Cajal, Florida, Ramon Ortiz de Zarate, Bakea, Olagibel, Gernikako Estatutua, Mateo Moraza, Andre Maria Zuriaren Plaza, Prado, Cadena y Eleta Apezpikua, Micaela Portilla, Gaztelako Atea, Antoniareneko biribilgunea, Armentiagana, N-102 errepidea. Irteera 13:20 inguruan izango da, Ibaiako gasolindegi zaharraren parean.

Txirrindulariek herri nagusi hauek zeharkatuko dituzte: Langraiz Oka, Añana, Bergonda, Fontecha, Zuñiga, Komunioi, Ribabellosa, Ribaguda, Zanbrana, Ozio, Bergantzu, Bastida, Eltziego, Lapuebla de Labarca, Guardia, Lagran, Villaverde, Villafria, Bernedo eta, amaitzeko, Maeztu, 17:19 inguru. 

Eragin handienak

Trafiko-mozketek 40 minutu inguru iraungo dute; eta eraginik handienak gune hauetan izango dira: 

  •  A-132 errepidean trafikoa 08:00etatik 20:00etara moztuko da, 13,3 kilometroaren (Dulantziko bidegurutzea-Azazetako mendatearen hasiera) eta 38 kilometroaren (Santikurutze Kanpezu-Bernedoko bidegurutzea) artean, Lizarrara edo Gasteizera doazen ibilgailu guztientzat. 3.500 kg-tik gorako ibilgailuak A-2128 errepidetik (Opakuako mendatetik) desbideratuko dira, eta 3.500 kg-tik beherako ibilgailuak A-2128 errepidetik eta A-126 errepidetik Bernedorantz, Gasteizko mendatetik barrena.
  •  A-4124 errepidean trafikoa 08:00etatik 20:00etara moztuko da, 26,2 kilometroaren (Maeztu) eta 36,9 kilometroaren (Durruma Kanpezuko bidegurutzea) artean, bide alternatiboa Antoñanatik A-132 errepidera jotzea izango da.
  • Rivas de Teresoko mendaterako sarbidea (A-3202) 10:30etik moztuko da, bandera berdea igaro arte; Urizaharretik eta Bastidatik etengo da trafikoa.
  • Herrera mendaterako sarbidea (A-2124) 10:30etik moztuko da, bandera berdea igaro arte; Urizaharretik, Pipaonetik eta Lezako bidegurutzetik etengo da trafikoa.
  • N-102 errepidean, 12:40etik, Mariturriko biribilgunearen eta A-3302 errepideko bidegurutzearen artean.
  • A-3302 errepidean, 12:40etik, A-1 errepidearen eta Langraiz Okako bidegurutzearen (A-3308) artean.
  • A-3008 errepidean, 12:40etik, A-3302 errepidearen eta Langraiz Okaren artean.
  • A-2622 errepidean, 12:45etik, Langraiz Okako bidegurutzearen eta Anuntzetaren artean.
  • A-3310 errepidean, 12:50etik, Pobesko trenbide-pasaguneko bidegurutzearen eta Mimbredoren artean.
  • A-2622 errepidean, 13:00etatik, A-4316 errepidearekiko bidegurutzearen eta Espejoren artean.
  • A-2625 errepidean, 13:15etik, Espejo eta Larrazubi artean.
  • A-2122 errepidean, 13:25etik, Larrazubi eta Zuñiga artean.
  • A-3312 errepidean, 13:35etik, Zuñiga eta Ribabellosa artean.
  • A-4304 errepidean, 13:40etik, Ribabellosako industrialdearen eta Ribagudaren artean.
  • N-124 errepidean, 13:50etik, Lacervillako irteeraren eta A-2120 errepideranzko irteeraren artean.
  • A-2120 errepidean, 13:55etik, Zanbranako ordain-lekuko biribilgunearen eta Berantevillarako biribilgunearen artean, A-3126 errepidetik.
  • A-3126 errepidean, 13:55etik, A-2120 errepideko bidegurutzearen eta Urizaharraren artean.
  • A-124 errepidean bi ordutegitan, 14:35etik, Bastida eta Errioxako mugaren artean, eta 15:15etik, Guardiako gasolindegiaren eta Lezaren artean.
  • A-3214 errepidean, 14:45etik, Samaniego eta Eltziego artean.
  • A-4208 errepidean, 15:00etatik, Eltziego eta Lapuebla de Labarca artean.
  • A-3216 errepidean, 15:05etik, Lapuebla de Labarca eta Guardia artean.
  • A-3130 errepidean, 15:45etik, Urizaharraren eta A-126 errepidearekiko bidegurutzearen artean.
  • A-126 errepidean, 16:05etik, A-3130 errepideko bidegurutzearen eta A-3136 errepideko bidegurutzearen artean.
  • A-3136 errepidean, 16:10etik, A-126 errepideko bidegurutzearen eta A-4124 errepideko bidegurutzearen artean.
  • Ap-68 autobidean, 12:45etik 13:45era, Pobesko ordain-lekuan; eta 13:30etik 14:30era, Zambranako ordain-lekuan.

Segurtasun dispositiboan, guztira, 414 ertzainek lan egingo dute, udalerrietako udaltzaingoekin elkarlanean. Segurtasun Sailak herritarrei eskatu  die lasterketaren eraginpean dauden inguruetatik ez zirkulatzea; ahal dela, garraio publikoa erabiltzea; eta gidatu behar izanez gero,  ibilbide alternatiboak erabiltzea, eta aldez aurretik irtetea.

Errepideen egoera 011 telefonoan, www.trafikoa.eus webgunean, @TrafikoaEJGV  X kontuan edo TrafikoaEJGV aplikazioan kontsultatu daiteke.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago