Atzokoaren bidetik joango da gaurkoa, baina euri gehiagorekin: zeru oso hodeitsuak eta zaparradak izango ditugu, batez ere egunaren lehen zatian. Iparretik joko du Eolok, ahul, baina bolada gogorrak ere izan ditzake. Tenperaturen tartea nabarmen jaitsiko da, Gasteizen 14 graduan hasi eta 19 graduraino baino ez direlako iritsiko.
Bihar ere zerua oso hodeitsu egongo da; zaparradak izango ditugu, eta agian trumoi ekaitzak ere. Eolok iparretik egingo du, eta indartsuago ibiliko da, bolada oso gogorrak izan ditzakeelarik. Tenperatura maximoak are gehiago jaitsiko dira: 12 eta 20 gradu arteko alde termikoa izango dute hiriburuan.