Gaur egun osoan zerua tarteka hodeitsu egongo da, eta arratsaldean are gehiago. Eguerditik aurrera zaparradak bota ditzake, izaera trumoitsua izan ahal izango dutelarik. Haize ahula izango dugu, norabide aldakorrekoa, baina batez ere goizean bolada gorren bat izan dezake. Gasteizen eguneko alde termikoa 14 eta 26 gradu artean egongo da.
Antzeko giroak segida izango du bihar, baina gehiago bustitzeko probabilitatearekin. Izan ere, zaparrada txiki edo ertainak sarri botako ditu. Haizeak ipar osagaia izango du, ahul, baina bolada gogorrak izan ditzake. Tenperaturetan aldaketa handia igarriko da, batez ere maximoetan: 13 graduan hasi era 19 gradura baino ez dira igoko.