Egun osoan zerua hodeitsua egongo da, eta batez ere eguerditik aurrera zaparrada trumoitsuak bota ditzake. Zenbaitetan txingorra botatzeko arriskuaz ohartarazi du Euskametek, eta abisu horia eman du arratsalderako. Haize ahula izango dugu, zenbaitetan bizi, norabide aldakorrekoa. Gasteizen 16 eta 26 gradu arteko tenperatura izango dute.
Asteburuan, antzeko giroa mantenduko da. Larunbatean zerua tarteka hodeitsu egongo da, eta zaparradak ere bota ahalko ditu, batez ere arratsalde partean izaera trumoitsua izango dutenak. Igandea are hodeitsu geratuko da, behe mailako hodeiekin. Orduan ere noizbehinka euri txikia egin dezakeela diote meteorologoek. Tenperaturetan ez da espero aldaketa handirik, alde eguneko termikoak larunbat eta igandean 16/28 eta 16/26 izango direlarik.