Dulantzi, Ibarra, Etxabarri Dibiña, Angostina, Okondo, Lagran, Eltziego eta Mezkiako ermitak zaharberrituko dituzte

Erredakzioa 2024ko abuztuaren 23a

Zortzi baseliza zaharberritzeko diru laguntzak erabaki ditu aldundiak. Argazkia: AFA

Aldundiak 70.000 eurorekin lagunduko du zortzi ermita zaharberritzen.

Arabako Kultura eta Kirol sailak Arabako (Trebiñu barne) ermitak kontserbatzeko eta zaharberritzeko obrak lagunduko ditu, 70.000 euroko inbertsioarekin. Herrietako kontzejuek beren aldetik 151.796,64 euroko inbertsioa egingo dute guztira Dulantzi, Ibarra, Etxabarri Dibiña, Angostina, Okondo, Lagran, Eltziego eta Mezkiako ermitak babesteko. Hala, aldundiak obra hauen %46,11 hartu du bere gain.

Herrietako elementu txikiak, ermitak eta eraikinak kontserbatzeko eta zaharberritzeko diru laguntzen deialdia pixkanaka handitzen joan da azken hiru ekitaldietan, eta gaur egun 400.000 euro inbertitzen dira. Horri esker, azken lau ekitaldietan 63 esku hartze egin dira, zldundiak milioi bat euro baino gehiago inbertituta. Iazko deialdian hiru proiektu lagundu ziren , guztira 100.000 eurorekin. 2022an, berriz, lau proiektu lagundu ziren diruz, 75.463,14 eurorrekin.

Honako ermita hauetan egingo dira obrak:

  • Aiarako Andra Mariaren ermita (Dulantzi). Aurrekontua: 14.781,97. AFAren dirulaguntza: 10.643,02
  •  Ibabeko Andra Mariaren ermita (Ibarra). Pintadak eta bestelakoak ezabatzea. Aurrekontua: 9.975,82. AFAren dirulaguntza: 6.782,56
  •  Doneztebe ermita (Etxabarri Dibiña). Monografia, obra, irisgarritasuna eta material dokumentala. Aurrekontua: 23015,11. AFAren dirulaguntza: 15.650,27. Iaz, foru erakundeak 6.522,84 euro inbertitu zituen egokitzapenerako.
  •  Done Bartolomeren ermita (Angostina). Hormak eta estalkia konpontzeko obrak. Aurrekontua: 5.178,80. AFAren dirulaguntza: 3.521,58.
  •  San Prudentzioren ermita (Okondo). Fatxada nagusia eta albokoa zaharberritzea. Aurrekontua: 15.383,94. AFAren dirulaguntza: 9.845,72.
  • Done Bartolomeren ermita (Lagran). Birgaitzeko obrak. Aurrekontua: 11.061,82. AFAren dirulaguntza: 7.079,56.
  • San Roke eta San Gregorio Ostienseren ermita. Estalkia zaharberritzea. Aurrekontua: 17.636,96. AFAren dirulaguntza: 11.287,65.
  • Done Joanen ermita (Mezkia). Teilatua birgaitzeko proiektua eta obrak. Aurrekontua: 54.762,22. Proposatutako dirulaguntza: 5.188,64 (partida agortu delako).

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago