Arabako ALEA komunikazio taldean lan egiteko, administrari lanetan laguntza eskainiko duen lagun baten bila gabiltza.
Lanpostuaren funtzio nagusiak honakoak dira: administrazio zereginak burutzea, diru-kontuen jarraipena egitea, bezeroarekiko arreta zerbitzua ematea, hornitzaileekin harremana izatea, diru-laguntzen kudeaketa egitea eta marketin arloko kontuetan laguntza eskaintzea.
Ezinbesteko baldintzak honakoak dira: lanpostuarekin zuzenean lotutako ikasketak izatea (Enpresa zientziak, Ekonomia, Humanitateak eta enpresa, administrazioa, idazkaritza…) edota eskarmentua antzeko lanetan; ofimatika ezagutza, euskara C1 maila edo baliokidea, eta Araban bizitzea.
Kontuan hartuko dira: sektorean esperientzia izatea, sare sozialen kudeaketa, marketin arloko ezagutza izatea, lantaldean aritzeko gaitasuna, jarrera proaktiboa, lana antolatzeko gaitasuna eta berehala hasteko prestutasuna.
Lanaldi erdiz lan egiteko aukera eskaintzen da, 20 ordu astean. Iraupen luzeko kontratua, ordutegi malgua, soldata lehiakorra, bulegoa Gasteiz erdigunean eta etxetik lan egiteko aukera. Berehala hasteko aukera dago ere.
Interesa baldin baduzu, bidali curriculuma info@alea.eus posta elektronikora 2024ko irailaren 15a baino lehen.