⛅ EGURALDIA

Gorritzen jarraituko du

Erredakzioa 2024ko uzt. 31a, 08:30

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Abisu horia mantendu dute, muturreko tenperatura altuengatik eta baso sute arriskuagatik.

Goizean goiz lainoa ager daiteke gaur, eta azken egunotako hauts gandua ere mantendu daiteke egunean zehar, zeru esnekarak marraztuz. Gainerakoan, egun eguzkitsua espero da, eta bero dezentekoa. Mendebaldeko haizea egongo da goizean, eta iparraldekoa arratsaldean. Euskalmetek abisu horia mantendu du, tenperatura altuengatik eta baso sute arriskuagatik. Gasteizen 18 eta 32 gradu arteko aldea izango dute. Ohi bezala, hegoalde partean bero handiagoa nozitu beharko dute: Oionen 39 gradura iritsiko dira.

Biharko, berriz, egun hodeitsua izango dela diote meteorologoek, tarte oso hodeitsuekin eguerditik aurrera. Euri txikia ere egin lezake. Haizea bezperan bezala arituko da, mendebaldetik goizean eta ipar osagaiarekin arratsaldean. Tenperaturak dezente jaitsiko dira, eguneko tartea hiriburuan 17 eta 27 gradu artean egongo baita.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago