Ametzaga Asparrena konfinatu dute gauean, hodei toxiko bat dela eta

Erredakzioa 2024ko uzt. 31a, 08:28

Suhiltzaileek arnasteko ekipo ugari prestatu dituzte inguruan. Argazkia: ARABAKO SUHILTZAILEAK

Urbaser enpresan gertatutako erreakzio kimiko baten ondorioz gertatu da isuria.

Araiako industriagunean kokatuta dagoen Urbaser enpresan izandako erreakzio kimiko baten ondorioz sortutako hodei toxiko bat dela eta, larrialdi zerbitzuek industriagunea bera eta Ametzaga Asparreneko bizilagunak konfinatu behar izan dituzte.

Ertzaintzak segurtasun perimetroa ezarri du inguruan, eta bizilagunei informazioa eman die. Aguraingo, Langraiz Okako eta Aguraingo suhiltzaileak bertaratu dira. Ordu txikietan hasita, goizeko seiak aldera kontrolatutzat eman dute isuria.

Segurtasun Sailaren arabera, osasun zerbitzuek ez dute inor artatu behar izan behar.

Goizean goiz egoera kontrolatutzat eman dute larrialdi zerbitzuek. Argazkia: ALEA

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago