- ERREPORTAJEA Has daitezela Araban jaiak! Gasteiztik hasita, Bastidan, Berantevillan, Langraiz Okan, Bernedon, Urizaharrean, Zigoitian, Amurrion edo Laudion jaietan murgilduko dira hurrengo egunetan. Ekitaldi gehien nork antolatzen dituen ikusteko udako lehian, denetako aukerak zabalduko dira arabarrentzat zein bisitarientzat.
- TXUPINEROAK. 'Morriña' lantzeko uneak. Arabako Lurralde Etxeen Federazioari izango du aurten Gasteizko jaietako txupina botatzeko ohorea, hiria “inklusiboagoa eta anitzagoa” bilakatzen dutelako, alkatearen hitzetan.
- PREGOILARIA. Elisa Rueda. "Amama izanda, jaiak ume baten moduan ikusten hasi naiz". Aurtengo pregoia emango du Ruedak, poesia jaietara ekarriz. Jendea "batu eta alaitzen" duen poesiaren balioa nabarmendu du idazleak, eta goraipatu du Poetak Maiatzean jaialdian kolektiboek egiten duten lana.
- ERASORIK EZ. Jaietan ere erasoen kontra. Gasteizko jaietan, urtero bezala, indarkeria matxistari aurre egiteko baliabideak martxan egongo dira. Mugimendu Feministak erasoak salatzeko eskuragarri izango du uneoro 747 414 834 telefono zenbakia.
- EUSKARA. Erreferentzia, Aihotz plazan. Abuztuaren 2an egingo dute Aihotz plazako GEU elkartearen txosnaren inaugurazioa. Karmele Jaio, Paul Urkijo, Josune Velez de Mendizabal eta Beñat Goitiari emango diete aurtengo GEU saria.
- ANTZERKIA. Principalen teloia jaitsiko dute. Tentazioak antzerki taldearen 'Ez naiz inoiz Dublinen egon' obrarekin etapa bati amaiera emango dio Principal antzokiak; euskaraz abuztuaren 8an eskainiko dute, eta 9an gaztelaniaz.
- MUSIKA. Etengabe aldatzen den tradizioa. Roba Estesa musika taldea eklektizismoaren isla da eszenatokietan. Gasteizko txosnagunean joko du kontzertua talde kataluniarrak abuztuaren 7an, 22:00etan.
- MUSIKA. Jose Maria Bastida 'Txapi', txistularia. "Egungo txistulari gazteek kalejira gehiago behar dituzte". Zeledonen pare, badira jaiari lotuta doazen izenak, eta horietako bat da 'Txapi'-rena; hamaika hitzordu izango ditu hurrengo egunetan txistua eta danbolinarekin, jaiez gozatu eta gozarazteko.
- KIROLA. Mende bat erraketa hotsik gabe. Gasteizko jaietan, Fronton Vitorianon, debutatu zuten emakume erraketistek duela 105 urte. Kirolariek erakutsitako "zorroztasuna", "adimena" eta "oldarkortasuna" azpimarratu zuten garaiko egunkariek.
- JAIAK. Han eta hemen. Jaiak, herriz, herri.
