⛅ EGURALDIA

Hodeiak bai, beroa ere bai

Erredakzioa 2024ko uztailaren 30a

Argazkia: NAIA GALLEGO

Hauts ganduaz zipriztindutako zeru hodeitsuak nagusituko dira gaur. Alerta laranja mantendu dute, tenperatura altuengatik.

Erdi eta goi mailako hodeiekin, zeru hodeitsua izango dugula dio Euskalmetek. Azken egonotako hauts gandua ere ager daiteke, zeruari laino itxura emanez. Arratsaldean bero hodeiak garatuko dira, eta zaparrada trumoitsuak bota ditzake. Goizean hegotik eta arratsaldean iparretik ariko da Eolo. Tenperatura altu iraunkorrengatik alerta laranja mantendu dute: Gasteizen, 20 eta 37 gradu arteko tenperaturak izango dira. Oionen 40 gradura iritsiko dira.

Asteazkenean, hauts gandua eta lainoak ager daitezke. Dena dela, egun eguzkitsua izango dugu. Mendebaldetik ariko da haizea goizean, eta iparraldetik arratsaldean. Alerta maila apur bat jaitsi eta abisu horia eman dute biharko. Hiriburuan, 18 eta 36 gradu artean. Oionen, 22 eta 41 gradu artekoa.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago