⛅ EGURALDIA

Adi beroari

Erredakzioa 2024ko uzt. 29a, 08:33

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Tenperatura altuengatik eta baso sute arriskuagatik abisua eman dute meteorologia agentziek, gaurkorako zein biharko.

Hauts ganduaz lagundutako giro eguzkitsua izango dugu gaur. Arratsaldean, bero hodeiak garatuko dira, eta agian zaparrada trumoitsuak bota ditzake. Hego eta hego-ekialdeko haizea ibiliko da, bizi, baina zenbaitetan bolada gogorrak izan ditzake. Muturreko tenperatura oso altuengatik eta baso sute arriskuagatik alerta laranja eman du Euskalmetek, eta abisua AEMETek: Gasteizen 22 eta 38 gradu artean ibiliko dira.

Bihar, egun nahasiagoa aterako da, baina hauts gandua eta beroa mantenduko dira. Halere, zerua hodeitsu egongo da, erdi eta goi mailako hodeiekin. Beste behin, bero hodeiak pilatu eta zaparrada trumoitsuak bota ditzake; oraingoan bederen, bereziki goizean. Haize ahul bizia egongo da, eta Euskalmetek alerta laranja mantendu du. Hiriburuan termometroak 20 eta 38 gradu artean ibiliko dira.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago