Goizean goizetik giro eguzkitsua izango dugula aurreratu du Euskalmetek. Eolo ipar osagaitik ariko da, eta biziago ibiliko da Ebro ibarrean. Eguneko tartea Gasteizen 16 eta 28 gradu artean egongo da. Hegoalde partean, ohi bezala, beroa dezente handiagoa izango da: Oionen 36 gradura iritsiko dira.
Antzeko giroa mantenduko da ostegunean ere. Oskarbi esnatuko da eguna, baina arratsalde partean bero hodeiak sor daitezke. Dena dela, ez omen dute urik askatuko. Gasteizen, alde termikoa 16 eta 27 gradu artean egongo da.