AURRERAPENA

Goian elkartea eta Angel Maria Miguelez 'Potxi', aste honetako ALEAn

Erredakzioa 2024ko uzt. 24a, 06:00

ALEAren 421. zenbakian, Goian elkartearen bidez IKAn euskara ikasten ari diren lagunak, Angel Maria Miguelez 'Potxi', tabernaria, Eskoriatza-Eskibel jauregia, Parisen egongo diren arabar kirolariak eta beste gai ugari.

  • ERREPORTAJEA. Dena ez da euskara baina zati bat euskara(z) ere izan dadin. Goian elkartearen bidez IKA euskaltegian beka batekin euskara ikasten ari diren bost lagunekin elkartu gara: Hafsa, Ruba, Fatima, David eta Juan. Gasteizera nondik heldu ziren, nola hasi ziren gizartean saretzen, euskara ezagutu zutenekoa, lana, seme-alaben eskolatzea, egoera ekonomikoa
  • PROTAGONISTA. Angel Maria Miguelez 'Potxi', tabernaria: "Oso iraultzaileak gara tabernako barran, ez hainbeste kanpoan". Potxik 30 urte daramatza Potxi tabernako barraren atzean. Adurtzako errepublika Independenteko ordezkari nagusietakoa da, eta taberna auzoko bizitzaren erdigune. mendiolara bidea kaleko bazterrean, auzo usaina du Potxik, ia gelditzen ez diren horietakoa da.
  • POLITIKA. Bizikidetzatik "aldentzen". Memoria elkarteek adierazi dute "umiliagarria" dela memoria baztertzailea egiten duen erakundeari saria ematea. Estatu terrorismoaren biktimak kanpo utzi ditu memorialak.
  • KULTURA. Eskibel jauregia, zerrenda gorrian. Hispania Nostra erakundeak ohartarazi du "kaltetuta" dagoela Gasteizko Eskoriatza-Eskibel, eta babestutako jauregian mantentze lanak eta berehalako esku hartzeak beharrezkoak direla.
  • KIROLA. Lau arabar, Parisko jokoetan. Atletismoan, gimnasia erritmikoan eta txirrindularitzan arituko dira Parisko Olinpiar Jokoetara joango diren lau arabarrak. Salma Solaun, Majida Maayouuf, Tessy Ebosele eta Oier Lazkano lehiatuko dira.
  • ANTZERKIA. Beldurra, umorearen festan. Abuztuaren 14tik 18ra ospatuko da Araiako Umore Antzerki Jaialdia. Hamalau konpainia ezberdinen 40 emanaldi eskainiko dituzte Araian zein herrialdeko beste 25 herritan.
  • ONDAREA. Arbasoen herrira, adituen esku. Gaubeako Santa Coloma aztarnategira bisita gidatua egin du Paquita Saenz de Urturi arkeologoak; putreek, sastrakek eta arteek gaur okupatzen duten lekuan Erdi Aroko herri garrantzitsua irudikatu dute bisitariek. 
  • ALEAKIDE. Tarteka Media, komunikazioa lantzeko gunea. Hamar urte daramatza Tarteka Media kooperatibak diseinu grafikoa eta web zerbitzuak eskaintzen. 'Coworking'-a egiteko espazio bat izateaz gain, arlo sozialean ere ari dira, hainbat elkarteri laguntzen.
  • IRITZIA. Iñaki Lazkano eta Irati Iciar.

Aste honetako
EUSKARAREN AGENDAZOZKETAK
Uztailaren 26tik abuztuaren 1era

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago