Astearte eguzkitsua izango dugu, eta egun osoan ez da hodeirik espero. Hortaz, udako giroak segida izango du. Iparraldeko haizeak giroa zertxobait freskatzen lagunduko du. Zenbaitetan indartsu ibiliko da; Euskalmeten arabera, arratsaldean eta gauean, baina AEMETen arabera gainerako egunean izango da indartsuen. Gasteizen 13 eta 29 gradu arteko tenperaturak izango dituzte. Hegoaldean, tenperatura maximoak dezente handiagoak izango dira.
Asteazkenaren lehen zatian hodeia batzuk izan ditzakegu, baina egunak aurrera egin ahala berriz erabat atertzera egingo du. Eolok ipar osagaian jarraituko du, eta indartsuago ibiliko da, bereziki Ebro ibarrean. Eguneko alde termikoa Gasteizen 16 eta 27 gradu artekoa izango da. Beste behin, hegoaldean beroa nozituko dute: Oionen maximoak 35 gradura arte egingo du gora.