Arabako Foru Aldundiak aniztasun funtzionala duten 225 lagun hezi egingo ditu datozen bost urteetan, horietatik 125ek Indesaren lantokietan lan egiteko aukera izan dezaten lortzeko helburuarekin.
Aldundiak ohar baten bitartez ezagutzera eman duenez, urritik aurrera hasiko dira trebatzen zentro okupazionalen erabiltzaile diren pertsonak, "Indesako lantokietan prestakuntza hobetzeko" eta "enplegu aukerak indartzeko". Foru erakundeko teknikariek hautatuko dituzte hautagaiak, eta sei hilabetez trebatuko dira, eta, aurreratu dutenez, lantegi industrialetatik, ikuztegi industrialetik eta garbiketa eremutik igaroko dira hautagaiak.
Programa GOFE Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearekin egingo dute, eta partez Europako funtsekin finantzatuta egongo da. Zehazki, Europaren diru laguntzek programaren %40 estaliko dute —313.757 euro—; Indesak, berriz, gainerakoa jarriko du: 784.394 euro. Hortaz, 2029ra arte milioi euro baino gehiago bideratuko dute programara.