Azken egunotako beroaldiaren ondoren, giroak zertxobait hobera egingo du datozen orduetan. Oraindik Eguzkiak protagonismo osoa izango du, halere. Ipar haizea izango da nagusi, eta arratsaldean bolada gogorrak izango ditu. Gasteizen tenperaturen tartea 12 eta 25 gradu artekoa izango da. Ohi bezala, lurraldearen hegoaldean termometroak gorago egingo du.
Astearte goizean lainoak agertuko dira, baina, ondoren, zerua oskarbi edo hodei gutxirekin geratuko da. Eolo bezperan bezala ariko da: iparretik gehienetan, eta zenbait bolada gogorrekin arratsalde partean. Termometroari dagokionez, tenperatura maximoek gorago egingo dute, eguneko tartea 12 eta 29 gradu artean geratuko baita.