⛅ EGURALDIA

Gaua baino ez da aterpe izango

Erredakzioa 2024ko uzt. 19a, 08:40

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Tenperatura altuengatik eta baso sute arriskuagatik, abisu horia mantendu dute gaurkorako. 

Atzo bezala, zerua hodei gutxirekin mantenduko da gaur. Haize aldakorra izango dugu goizean, baina arratsaldean ipar osagaian finkatuko da, eta indartsuago egingo du ufa. Bero handiak segida izango du, eta Euskalmetek errepikatu du atzoko abisu horia, bero handiagatik eta, haizea ikusita, baita baso sute arriskuagatik ere. Eguneko tartea Gasteizen 14 eta 33 gradu artean egongo da. Oionen 40 graduko langara iritsi daiteke, AEMETen arabera.

Asteburuari begira, larunbat goizean eguzkia mantenduko da, baina arratsalderako hodeiak ugaritu egingo dira. Igandean, tarteka hodeitsu egongo da, eta goizean euria eta guzti egin lezake, Euskalmeten arabera. AEMETek ez du euririk iragarri. Termometroetan, tenperaturek hobera egingo dute, larunbat eta igandean hiriburuan 16/27 eta 14/22 gradu artean ibiliko direlarik.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago