- ERREPORTAJEA. "Bereizten bagaituzte, nola ikasiko dugu elkarbizitzen". Inklusibitatearen Aldeko Ikasle taldeak gida bat prestatu du eskola barneratzaileak sustatzeko, ikasleak ahaldunduz. 'Quererla es crearla' mugimenduaren barruan sortu zen ekimena, eta nazioarteko aitortza jaso du. Indira Martinez de Ilarduia gasteiztarra talde horretako kide da.
- PROTAGONISTA. Iñaki Kerejazu Zeledon. "Modu desberdinetan egin daiteke iraultza, baita hitzekin ere". Gorka Ortiz de Urbinaren 23 urteko ibilbidearen ostean, hurrengo bost urteetan Iñaki Kerejazu izango da Zeledon. Zalduondoko pertsonaiari "bere ukitua" eman nahi dio, eta aldaketa bereziki hitzartzean nabaritu daitekeela uste du, besteak beste, Zeledonen ahotan euskarak "aurrerapauso bat" eginez.
- KULTURA. Sonia Diaz de Corcuera, Gasteizko Kultura zinegotzia. "Eskaintza oparoa dugu, baina bide orri bat behar dugu". Gasteizko jaien zurrunbiloa, Principal antzokiaren erreforma edota Kultura plana ditu mahai gainean Kultura zinegotziak.
- GARRAIOA: Proportzioa %4 handitu nahi dute. Hamar urtean, garraio publikoaren erabileraren proportzioa %8tik %12ra igo nahi du aldundiak aurkeztu berri duen Mugikortasun Jasangarriaren Planak. Neurri zehatzak iragarri ditu Garraio sailak.
- KULTURA. Aske sentitzearen Harrikada. Larrua eta azala teknoarekin elkartuko dira Izarran uztaila amaieran. Ahalduntzeko gunea izango da, antolatzaileen esanetan, bakoitza "nahi duena izan daitekeen espazioa".
- NESKA ETA BLUSEN EGUNA. Kaleak girotzen hasteko eguna. upelen lasterketaren zazpigarren edizioa eta Baratxurien Azoka izango dira berriro ere Gasteizko Blusen eta nesken egunaren protagonistak. ekitaldi tradizionalak nagusituko dira uztailaren 25ean.
- ARKEOLOGIA. Zirku erromatarra aurkitu dute. Iruña-Veleian 5.000 pertsonarentzako zirku erromatarra aurkitu du Arkikus enpresak, airetik egindako hegaldien eta argazki historikoen azterketan abiatuta. Iberiar penintsularen iparraldean den hirugarrena da.
- IRITZIA. Karla Pisano eta Hasier Arraiz.

Aste honetako
EUSKARAREN AGENDA + ZOZKETAK
Uztailaren 19tik 25era
