⛅ EGURALDIA

Beste behin, berotzera

Erredakzioa 2024ko uzt. 17a, 08:47

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Tenperaturek goranzko joeran jarraituko dute, eta batez ere bihar muturrera egingo dute, 34 graduren langara iritsita.

Zeruan goi hodei batzuk ikusi ahalko diren arren, oro har, giro eguzkitsua gailenduko da gaur. Hegoaldetik ufa egingo du haizeak, eta ez du giroa larregi hoztuko. Izan ere, beste behin, tenperatura maximoek dezente egingo dute gora. Eguneko tartea Gasteizen 13 eta 30 gradu artean egongo da.

Bihar, aspaldiko partez, lehen orduekin batera lainoa agertu daiteke zenbait puntutan. Ondoren, beste behin, giro eguzkitsua geratuko da. Eolo hego-mendebaldetik ariko da goizean, eta iparraldetik arratsaldetik aurrera. Orduan bolada gogorrak izan ditzake. Tenperaturek are gehiago egongo dute gora, 16 eta 34 gradu artean geratuz. 16 / 34

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago