FORU ALDUNDIA

Joseba Perez de Heredia izendatu dute Euskara zuzendaria

Erredakzioa 2024ko uzt. 16a, 12:42

2015-2019 legegintzaldian Euskara, Kultura eta Kirol zuzendaria izan zen Perez de Heredia. Argazkia: ARTIUM

Euskal filologo gasteiztarrak Lexuri Ugarteren kargua hartuko du Euskara eta Gobernu Irekiaren zuzendari gisa, azken honek Jaurlaritza berrian beste ardura bat hartu ostean. 

Gaurko Foru Gobernu Kontseiluak Joseba Koldo Perez de Heredia Euskara eta Gobernu Irekiaren zuzendari izendatzea erabaki du. Ohar batean aldundiak iragarri duenez, foru erakundean egingo duen bigarren etapa izango da, 2015-2019 legegintzaldian Euskara, Kultura eta Kirol zuzendari izan zelako.

1965ean Gasteizen jaioa, Perez de Heredia Euskal Filologian lizentziatua da, eta EAEko Administrazio Orokorreko Goi Mailako Kidegoko karrerako funtzionarioa da. Orain arte hainbat lanpostu bete ditu IVAP Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundean. Azken lau urteotan Eusko Jaurlaritzako gobernantza publiko eta autogobernu saileko lantaldeko kide izan da.

Lexuri Ugartek utzitako ardura hartuko du zuzendari berriak. Izan ere, Ugartek Eusko Jaurlaritza berrian beste postu bat izango du.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago